Euskal Herria aldizkariak, Debagoieneko Mankomunitateko Turismo eta Kultura Sailak eta eskualdeko hainbat eragile pribatuk antolatuko dute festa. Oraindik ez dute aurkezpen ofizialik egin, baina jaialdia prestatzen hasi dira dagoeneko.
Antolatzaileek eskaintza integrala luzatu nahi dute jarduera honekin; eskualdeko irudia Euskal Herrian zehar zabalduz eta, aldi berean, turismo eta aisialdiko eskaintza kulturala zabalduz.
Ekintza ezberdinak
Jaialdiak bilduko ditu, besteak beste:
- Mundu osoko musikak; kontzertuak, tailerrak
- Erakusketak, mahai-inguruak
- Haurrentzako jolasak
- Mendi eta senderismoaren 2. azoka; mendi irteerak
- Ibilaldi gidatuak
- Artisautza azoka
- Euskal Herriko GKEen Topagunea