Eusko Jaurlaritzak mahai bat izango du bertan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako informazioarekin. Gipuzkoako atalaren barruan bere tartea izango du Debagoienak ere. Gure ibarrean dagoen turismo eskaintza ezagutzeko liburuxkak egongo dira.
Debagoieneko turismoaren gaineko informazio orokorraz gain, Eskoriatza eta Oñatiko turismo eskaintzaren gaineko informazioa egongo da.