Aldundiaren bigarren aurrekontu handiena, Debagoienari

Goiena 2006ko urt. 20a, 09:34
Gipuzkoako Foru Aldundiak 155.978.584 milioi euro inbertituko ditu aurten Debagoienean, lurralde osoan eskualdeka bigarren inbertsio handiena. Horren berri eman zuen joan den astean Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak.

Aurrekontu handiena Donostialdera joango da, 306,8 milioi euro. Debagoienerako inbertsio aurreikuspena 155,9 milioi eurokoa bada, horrek esan nahi du biztanleko 2.520 euro inguru dagoela, Gipuzkoako batez bestekoa baino askoz altuagoa (1.527).

Autobideak zati handia

Debagoieneko inbertsioa oso altua da Eibar-Gasteiz autobideak duelako kopuruaren zati handiena: 133 milioitik gora. Gainerako kopuruak honela banatu dira:

  • Gizarte politikarako, 12 milioi euro:
    • pentsioek eta prestazioek, 3,5 milioi
    • txertaketa sozialak, 1,3;
    • adin txikikoendako, 125.000 euro;
    • gutxituendako, 1,4 milioi;
    • eta nagusiendako, 5,9 milioi.
  • Bide azpiegituretarako, 4,6 milioi euro.
  • Garapen iraunkorrerako, 30.000 euro.
  • Bestelako inbertsioetarako, 3,2 milioi euro.
  • 2006ko Inbertsioen Aparteko Planerako, 2,4 milioi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak