Aurten 400era igo du Zegama-Aizkorri mendi maratoiko antolakuntzak parte hartzaileen kopurua. Horietatik batzuk, ordea, antolakuntzak gorde ditu bere konpromisoetarako. Geratzen den kopurua baino lagun gehiago apuntatzen badira, zozketa egingo dute. Otsailaren 10ean egingo dute zozketa Zegamako udaletxean eta gura duena joan daiteke zozketa bertatik bertara ikustera.
Izena emateko
Aurten bosgarren aldiz egingo dute Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Maiatzaren 28an izango da proba eta izena Zegamako udaletxera deituta egin behar da urtarrilaren 31a baino lehen: 943 80 13 51 edota 943 80 11 15. Astelehenetik egubakoitzera deitu behar da, 09:00etatik 14:00etara.