Iruzur egiten ari dira Telefonicaren izenean

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko urtarrilaren 13a

Etxera joaten dira Telefonicatik datozela esanez. Ordaintzeko duzun faktura bat erakusten dizute.

Hauxe da egiten ari diren iruzurra: lagun bat etxeraino joaten da Telefonicaren izenean. Faktura bat erakusten dizute eta esaten dizute oraindik ez duzula ordaindu. Orduantxe ordaintzeko esaten dizute.

Aretxabaletan gertatu zaio emakume bati. Etxera joan zitzaion neska bat Telefonicaren izenean, Gasteiztik zetorrela gaineratuz. Faktura bat erakutsi zionean, etxekoandreak erantzun zion beranduago etortzeko, iloba etxean egongo zela orduan eta hark ordainduko ziola. Neskak, ordea, ezetz, beranduago ezin zuela etorri eta ea orduantxe ezin zion ordaindu. Etxekoandreak, ezetz. Iloba etxera joan zenean, Telefonicara deitu zuen, ea ze faktura zuten ordaintzeko galdetzeko. Han esan zioten ez zutela eurekin zorrik eta iruzur egiten saiatu zela pertsona hori. Ohartu zioten kontuz ibiltzeko, askotan erabiltzen dutela euren izena iruzur egiteko eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak