Datorren astean hasiko da ibarrean sagardotegi denboraldia

Maider Arregi 2006ko urt. 11a, 17:15
Gaur, urtarrilak 11, hasi dute txotx denboraldia Astigarragako Petritegi sagardotegian. Debagoieneko Ixaun eta Iturrieta sagardotegian, berriz, datorren asteburuan inauguratuko dute denboraldia.

Arrasateko Iturrieta sagardotegian urtarrilak 19an, ostegunean, hasiko dute denboraldia. Iluntzeko 20:00ak inguruan ekitaldi berezi bat egingo dute. Bertan izango da Alberto Iñurrategi txotx egiteko. Honen ostean, trikitilariak izango dira giroa alaitzeko.

Bergarako Ixaun sagardotegiak urtarrilaren 21ean, larunbatean, hasiko du denboraldia. Ez dute aparteko ekitaldirik egingo, baina gerturatzen direnek bertako sagardoaz gozatzeko aukera paregabea izango du.

Astigarragan gaur hasi da denboraldia

Petritegi sagardotegian, Jose Luis Kortak aurkeztu du 2005eko uztak eman duen sagardo berria. Iaz, Ainhoa Arteta sopranoak eman zion hasiera denboraldiari

Hernanin txotx irekiera festa

Urtarrilaren 22an, igandean, egingo da txotx irekiera festa Hernanin. Ekitaldia plazan izango da eguerdian eta 2005ean egindako sagardoa dastatzeko aukera izango da. Jateko pintxoak ere izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak