Gabonen azken printzak sumatu ahal izan ditugu azkeneko egunotan: Errege Magoen Kabalgatak eguenean ibarreko ia herri guztietan, umeendako jolas-parkeak eta ibarreko neska-mutikoak jostailu berriekin jolasean. Horiexek Gabonei agur esateko moduak.
Beherapenei, berriz, ongietorri egin diegu, izan ere, zapatutik neguko beherapenetan gaude. Orain, berriz lanera edo eskolara, eta urtarrileko aldapari ahal den moduan eutsi behar.