Urtarrilean itzuliko gara Debagoieneko informazio gehiagorekin

Goiena 2005ko abe. 23a, 11:40
Iritsi dira Gabonetako oporrak, eta Goiena.net egiten dugunok jai hartuko dugu. Gaurtik urtarrilera arte ez da albiste berririk izango Goiena.net-en. Hala ere, agendako ekitaldiak jakiteko edota eztabaidetan parte hartzeko aukera izango duzue. Izan ere, ekitaldi asko izango dira egunotan. Goiena.net-eko egutegian izango duzue horien guztien berri. Eztabaida berriak ere jarri ditugu. Animo! Sartu eta har ezazue parte.

Goiena.net-eko eztabaidak eta agenda zabalik

Goiena.net-eko eztabaidak eta agenda zabalik

Webguneko eztabaida guneak zabalik izango dira, parte hartu nahi duzuen guztiontzako.

Egunotan, ekintza ugari daude gure ibarrean. Guztiaren berri jakin nahi badu Goiena.net-eko agendan. sartu besterik ez duzu.

Blog Komunitatea

Goiena.net-eko blogariek kontu eta istorio ezberdinez elikatuko dute blog komunitatea.

Egin zure bloga

Zuk ere blog bat nahi baduzu, izan pertsonala edo komertziala, hemen dituzu bloga eskatzeko eman beharreko pausoak Jarri gurekin harremanetan eta bloga emango dizugu. Anima zaitez!

Goiena Telebista

GOITB-ko langileek jai izango dute abenduaren 24tik urtarrilaren 2a bitartean, biak barne. Hala ere, programazio berezia ikusteko aukera izango duzue GOITBn. Besteak beste, Gabon kontzertuak, Baserria zarzuela eta Santamasetako saio bereziak eskainiko dira. Ilunpean saioan, berriz, Olentzero elkarrizketatuko du Oihana Elortzak.

Arrasate Irratia

Arrasate Irratiko lankideek ere jai hartuko dute. Hala, urtarrilaren 9an itzuliko dira zuzeneko saioekin. Dena den, oporretan elkarrizketa bilduma bat entzuteko aukera izango duzue. Era guztietako gaien gaineko elkarrizketak dira. Goizero 10:00etatik aurrera eta baita eguerdian ere 14:00etatik aurrera. Musikaz gain, Euskadi Irratiko albistegi nagusiak emango dituzte 13:00etan eta 20:00etan.

Goienkaria

Goienkaria-ren 227. alea kalean izango da urtarrilaren 13an. Beraz, Goienkaria-ko kazetariak urtarrilean itzuliko dira lanera.

Asteleheneko Goienkaria-ko lankideek ere jai egingo dute. Urtarrilaren 9an irtengo da hurrengo Asteleheneko Goienkaria.

Zorionak eta Urte Berri On Goienako langileen partez!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak