Oinarriak
- Lehiaketa honetan Euskal Herri osoko biztanleek parte har dezakete, adina kontuan izan gabe.
- Norberak sortutako euskarazko obra orijinalak eta inoiz saritu gabeak bakarrik aurkez daitezke.
- Bakarrizketak euskara batuan zein norberaren euskalkian idatzita bidaltzea onartzen da.
- Lanak hiru kopiatan eta ordenadorearekin idatzita (Din A4 tamainan, gehienez 2 orrialde alde bakarretik idatzita) aurkeztuko dira. Honekin batera idatzizko testuaren interpretazioaren grabazioa bidaliko da, 5-10 minutukoa, VHS edo formatu digitalean.
- Lan guztiak lelo batekin sinatuko dira. Honekin batera gutunazal itxi bat aurkeztuko da, azalean lelo bera eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa aipatuz.
- Lan guztiak helbide honetara bidaliko dira 2006ko
otsailak 28a baino lehen, bakarrizketa lehiaketarako
direla aipatuz:
- Debagune elkartea (Debagoieneko Euskara Elkarteen elkargoa)
Bakarrizketa barregarrien lehiaketa
Errotalde jauregia, z/g
20570, Bergara - kulturajardun@topagunea.com
- Debagune elkartea (Debagoieneko Euskara Elkarteen elkargoa)
- Epe horren ondoren jasotako lanik ez da onartuko.
- Epaimahaia Debagunek aukeratutako pertsonek osatuko dute.
- Sari banaketa ekitaldia 2006ko martxoaren 2. hamabostaldian ospatuko da.
- Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitatea izango ez balute, sariak hutsik uztea erabaki lezake epaimahaiak.
- Saritutako lanak Debaguneren eskutan geratuko dira eta beste guztiak epaimahaiaren erabakia jakitera eman eta ondorengo 2 hilabeteen barruan jaso ahal izango dituzte egileek.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak aipatutako oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakiak onartzea suposatzen du.
Sariak
1. Saria; 300 euroko saria bakarrizketa onenarentzat.
2. Saria; 150 euroko saria bigarren bakarrizketa onenarentzat.