18/98ko auziperatuei diruz laguntzeko kontu korrontea eta bonoak

A.G. 2005ko abe. 20a, 10:21
Epaiketaren hileko 423.400 euroko gastuei aurre egiteko kanpaina hasi du 18/98+ taldeak.

Elkartasun kanpaina ekonomikoari ekin dio 18/98+ plataformak auziperatuen galera ekonomikoari aurre egiteko. Helburua da, ahal dela, hileroko 423.400 euroko gastuari aurre egiteko dirua batzea.

Bi bide

Horretarako bi bide jarri ditu plataformak: batetik, 20 euroko bonoak saldu; bestetik, Euskadiko Kutxan ireki duten kontu korrontean dirua sartu.

Maite Aristegik, 18/98+ plataformako kideak, azaldu digunez, "bonoak herrietara banatuko ditu plataformak, eta, besteak beste, Gabonetan egiten diren ekitaldiak ere aprobetxatuko dira kanpainaren berri eman eta bonoak saltzeko. Dena dela, bonoak, 20 eurokoak guztiak, sinbolikoak dira. Garrantzitsua dena da kontu korrontera dirua sartzea".

Kontu korrontea

Euskadiko Kutxa: 3035-0149-40-1490027825

Hilero 423.400 euro

18/98+ plataformak egindako kalkuluen arabera, auziperatutako 59 lagunen epaiketa hilero 423.400 euro kostatzen da. Hortxe batuta daude, besteak beste, desplazamendu eta dietak, abokatu taldearen aurrekontua, bai eta lanera joan ezinagatik kobratzeari lagatako soldatak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak