Kariberako bidaiaren irabazlea: Nati Ormazabal

Maider Arregi 2005ko abe. 19a, 17:08
Oñatiko Nati Ormazabal Letamendik irabazi du bidaia. Dominikar Errepublikara bidaiatuko du Natik.

Asteleheneko Goienkaria-k 4.700 harpidedun dauzka dagoeneko. Eta harpidedun horien artean fideltasuan saritzeko, Dominikar Errepublikara bi lagunendako bidaia zotz egingo du Goienak. Zozketa egunera bitartean ordaindutako harpidedun egiten diren guztiak sartu dira promozioan.

Bidaiaren baldintzak

Iberia bidaia agentziaren eskutik izango da bidaia. Baldintzak bera, agentziak berak jarriko ditu.

Sariaren barne honakoak sartzen dira: Madrildik Punta Canara, Dominikar errepublikara, joan-etorriko hegaldi berezia; lau izarreko hotelera bidaia eta egonaldia, dena barne. Zazpi gau hotelean, bi oheko gelan; eta bidaia-asegurua.

Saridunak ezingo dio saria beste bati pasa. Urtebete izango duenetik hasita, eta irteera baino zazpi egun lehenago baieztatu beharko du irteera.

Urtarrilak 9ko sariak

Asteleheneko Goienkariko harpidedunen artean zozketa berezia egingo da urtarrilean:

  • Canon argazki-kamera bat eta
  • bi gonbidapen Donostiako Aquariuma bisitatzeko. Saridun bakoitzari bi sarrera emango zaizkio.

Harpidetu zaitez!

Harpidetza kuota, 36 eurokoa da 2006 urte bukaerararte. Deitu 902 36 38 51 telefonora edo harpidetu zaitez hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak