Jabier Retegi: Eusko Ikaskuntzako presidente berria

Maider Arregi 2005ko abe. 19a, 16:10
Datozen hiru urtetarako presidentea izango da Jabier Retegi. Zapatuan bigarrenekoz aukeratu zuten Eusko Ikaskuntzako presidente. Asteleheneko Goienkariak elkarrizketa zabala egin dio bergararrari.

Bi hautagai

Bi hautagai

Bi hautagai nagusi ziren posturako: orain arteko presidentea, Jabier Retegi, eta Jesus Mari Larrazabal EHUko filosofia katedraduna.

Zapatuko ezohiko batzarrak luze jo zuen eta diskurtso gogorrak egin zituzten bi kandidatuek. Hala ere, Retegik boto gehien eskuratu zituen. Orain erronka berria dute: "Ikerketa zentroak bultzatzea eta euskal ikerleak elkarteratzea".

Retegik gaineratu du, Proiektu aurrerakoien inguruan batzeko balio beharko lukeela Eusko Ikerkuntzak.

Proiektuak

Oraintsu hasi dute ospe batzorde soziala. Batzorde hau Euskal herriko ospe handiko hogei bat lagunek osatuko dute. Epe luzera begira hasi dira lanean.

Proiektu ezberdinetan nahi duenek ere har dezaketela parte azpimarratu du. 50 euroko urteko kuota ordaintzen da ikerketak egiteko edota bestelako ekimenetan parte hartzeko.

Elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera gaurko Asteleheneko Goienkarian duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak