2006an hasiko dituzte AHT-ko lanak

Asier Alkorta 2005ko abe. 15a, 17:40
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak AHTren gaineko akordioa sinatu dute. Hala, Debagoienean 2006 urte hasieran ekingo diete lanei. AHT Gelditu! Elkarlanak akordioa salatu du eta batzarra deitu du zapaturako, abenduaren 17rako.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak martitzenean lortu zuten AHTren gaineko akordioa. Finantzaketa modua finkatu dute: Jaurlaritzak berari dagozkion lanen dirua aurreratuko du, eta gero Kupotik deskontatuko du kopuru hori. Bestalde, Debagoieneko lan guztiak Sustapen Ministerioak egingo dituela ere finkatu dute.

Ibarreko zatia

Gasteiz–Arrasate–Bergara zatiko lanak 2006 hasieran hasiko dituzte. Gainera, Aramaio, Arrasate eta Eskoriatzari eragingo die. Urte bukaeran, berriz, Arrasate-Bergara-Bilbo zatia egingo du Madrilek.

AHT-aren aurkako mugimenduak

AHT Gelditu! Elkarlanak gogor salatu du hitzarmena. Hala, zapatuan, abenduaren 17an batzar orokorra egingo dute Bergarako kultura etxean, 10:00etan. Bestalde, hurrengo hilabeteetan hainbat mobilizazio egingo dituztela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak