Sariak 'Goienkaria'-ri eta 'Asteleheneko Goienkaria'-ri

A.G. 2005eko abenduaren 12a

Diseinuari dagokion aipamen berezia jaso dute Europako Egunkarien Elkartearen sariketan tokiko agerkarien atalean.

Asteon eman dira jakitera 7. European Newspaper Award prentsa diseinu sariak eta Goienkaria-k eta Asteleheneko Goienkaria-k aipamen berezia jaso dute Europako tokiko prentsaren alorrean: lehenengoak, kultura eta aisialdiaren gaineko Goienka2a sailaren azalengatik (sei azalek jaso dute aipamena); bigarrenak, azal nagusiengatik (bost azalek jaso dute aipamena).

Sari ugari

Oraingoa ez da izan lehenengo aldia bi aldizkariek nazioarteko saria eta aipamena jasotzen dutena. Sariketa berean, ondoen diseinatutako tokiko agerkarien artean lehen saria jaso zuen Goienkariak 2003an eta 2004an ere aipamen berezia jaso zuen. Urte berean, SND erakundearen ( Society for News Desing ) diseinu lehiaketan ere aipamenak jaso dituzte bi urtetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak