Blog komertzial berria: Irudi Sport

Usoa Agirre 2005eko abenduaren 6a

Arrasateko Irudi Sport kirol zentroak bloga egin du Goiena.net-en. Eskaintzen dituzten entrenamendu eta ariketen berri izango duzue blogean.

Body pump, body combat, body jam, bodybalance eta spinning kirol entrenamenduak lantzen dituzte. Bakoitzaren gaineko informazioa ematen dute blogean, eskaintza atalean.

BTS - Body Training Sistem kirol entrenamendurako sistemaren hezitzaile dira IrudiSport-en eta sistema horretan oinarritutako entrenamenduak lantzen dituzte.

Blog Komertzialak

Blog komertziala, Interneten publizitatea egiteko bide erraz eta eraginkorra da.

Goiena.net-eko blog komertzialen kopurua haziz doa. Dagoeneko 21 komertziok badute berea. Gainera, beste blog asko laster izango dira on-line. Animo! Bidali mezu bat webmaster@goiena.com helbidera eta zure neurriko blog komertziala egingo dizugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak