Bai Arrasaten eta baita Bergaran ere, euskal curriculumaren gaineko eztabaidak egongo dira 10:00etatik aurrera. Eskolei dagokienez, Angiolillo nor izan zen azalduko du Jesus Mari Garitanok. Bergaran, eta Arrasaten, hezkuntzaren erronken gainean jardungo du Marije Fullaondok.
Eskoriatzako HUHEZI fakultateari dagokionez, egutegi propioa egin eta irakasle, ikasle tea langileek lanegun normala izango dute, Konstituzio Eguna hartu barik.