Gaur ospatu dute Euskara Eguna Arizmendin

Maider Arregi 2005eko abenduaren 5a

Arizmendi ikastolak zenbait urte daramatza Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen. Aurten, Xabierko San Frantzisko eguna zapatua, abenduak 3, da. Hala ere, ikasle eta irakasleek gaur, abenduaren 5ean, ospatu dute.

Jai giroan ospatu dute eguna. Gaztetxoenei argitxo joango zaie ikastolara bisitan eta berarekin jolastu eta abesteko aukera izan dute. Gazteek berriz, jaialdiak eta euskal kulturarekin lotutako ekintza desberdinak egin dituzte guneka.

Arizmendi ikastolak zenbait urte daramatza Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen.

Helburua

Ikastolaren helburuetako bat euskararen sustapena izan da bere sorreratik. Arizmendi Ikastolak helburu hau bete nahian, "Euskaraz bizi!" izeneko proiektua jarri du martxan. Proiektu honen bitartez, normalkuntza sakontzea du helburu, etxetik hasi, kalean jarraituz eta ikastolaraino.

Pregoia

Aurtengo pregoiak euskararen nazioartekotasuna du hizpide. Hala nola, munduko txoko guztietan entzun daitekeelako mezua irakurri da ikastolako gune guztietan. Horretaz gain, nola ez, euskara une oro eta zeinahi gauzetarako erabiltzeko gonbita egiten du.

Omenaldia 25 urte lanean aritzeagatik

Ikastolan 25 urte daramaten irakasleek omenaldia jaso dute. Gainontzeko langileekin bazkaria egin dute lehenik, eta ondoren, oparia ere eman zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak