'Ezkutuorly' blog komertziala on-line

Maider Arregi 2005eko abenduaren 5a

Ezkutu eta Orly tabernek bat egin dute blog berean. Bertan, lehiaketak, porrak edota ekitaldi ezberdinen berri emango dute. Blog honekin, dagoeneko 21 blog komertzial daude Goiena.net-en.

Aretxabaletako Orly eta Ezkutu tabernek bat egin dute. Ezkutuorly blogean denetarik aurkituko duzue: argazki galeriak, realzaleen txokoa, errezetak...

Lehiaketa bat ere jarri dute abian. Animo, sartu zaitez eta har ezazu parte!

Blog Komertzialak

Blog komertziala, Interneten publizitatea egiteko bide erraz eta eraginkorra da.

Goiena.net-eko blog komertzialen kopurua haziz doa. Dagoeneko 21 komertziok badute berea. Gainera, beste blog asko laster izango dira on-line. Animo! Bidali mezu bat webmaster@goiena.com helbidera eta zure neurriko blog komertziala egingo dizugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak