Guztira, 220.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan abenduko lehen egunetan. Gurasoek etxean jasoko dute; baina etxean jasotzen ez dutenek, herrian herriko udaleko Euskara Zerbitzuan eska dezakete edo beste hainbat lekutan (liburutegia, gaztelekua, ludoteka, gazte zerbitzua, kontsumo bulegoa, liburu dendak...).
Papereko edizioaz gain, Interneten ere kontsultatu ahal izango da.
Katalogoko produktuak
Gazte zein haurrentzako musika
Guztientzako aldizkariak
Irakurtzen hasi direnentzako eta 14 urtetik gorakoentzako liburuak
Informatika produktuak
Katalogoaren helburuak
- Gurasoei ikusaraztea euskaraz eskolatzearekin bakarrik ez dela ziurtatzen haurra euskaldun oso izango denik, alegia haurraren aisialdia oso inportantea dela euskara bereganatzeko.
- Gurasoei aditzera ematea aukera handiak daudela haurrari euskal heziketa emateko, nahiz eta haiek euskaraz ez jakin.
- Haur eta gaztetxoei aisialdiko euskarazko produktuen eskaintza ezagutzera ematea.
- Euskarazko produktu eskaera ugaltzea, merkatua dinamizatuz eta indartuz.