Goienkariak bost urte bete ditu

Maider Arregi 2005ko abe. 1a, 19:00
Goienkariak erronka berria dauka orain. Hala, Goienkaria guztiz berritua izango da 2006 urte hasieran. Bihar, abenduak 2, erreportaje zabala argitaratuko dute guzti honen gainean.

Bederatzi herri, bi edizio, hiru egoitza eta 19.000 ale egubakoitzero; eta beste edizio bat astelehenetan. Hori guztiori eta gehiago da zenbakitan Goienkaria.

Bost urteko ibilbidea

Laburra bai, baina oparoa da ere Goienkariaren historia. Hasieran, ibarreko herri aldizkariekin batera banatzen zen. Herri gehienetan hamabostekari edo hilabetekariak zeuden orduan eta haiekin batera banatzen zen.

Gero, herri aldizkariek egunkari itxura hartu zuten, 2001eko urrian, eta Goienkariarekin bat egin. Itxura ez ezik, maiztasuna ere bateratu zuten. Guztiak asteroko izatera pasa ziren.

Asteleheneko Goienkaria

Asteleheneko Goienkaria 2003ko abenduaren 22an jaio zen. Asteburuan ibarrean gertatzen den guztia jsotzen du. Egun 4.700 harpidedun ditu.

Edizio bakarra

Orain erronka berria dauka Goienkariak. Urtarriletik aurrera, eduki, orri banaketa eta diseinu berria izango du. Guzti honen berri emateko bloga dauka Goienkariak. Animo, sartu bertan eta eman zure iritzia!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak