Ruper Ordorika, Xabier Montoia, Juan Carlos Perez, Bernardo Atxaga eta Iñaki Salvador bertan izan dira.
Bere lan berrian, bi inspirazio iturri izan ditu: alde batetik, txorien mundu oniriko eta metaforikoa. Bestetik, Joyce, Billi Holliday, Bretch eta beste hainbat autore.
Oraingoan, gainera, euskaraz, frantsesez, italieraz eta gaztelaniaz abesten entzuteko aukera izango da.
Hiru zatiko lana
Lanak hiru zati ditu:
Txoriei eskainitako zatia: bost abestirekin.
"In memoriam" deitutakoa: Billie Holliday, James Joyce, Ataualpa Yupanqui eta Jacques Brelen-en omenez egindako abestiak jasotzen ditu.
Atal askea: lau abesti jasotzen ditu bertan.