Fagor Ederlanek lankidetza hitzarmena sinatu du Aisin Takaoka enpresa japoniarrarekin

Maider Arregi 2005ko aza. 29a, 18:10
Teknologia hitzarmen honi esker, fabrikazioaren arloko ezagutzak eta berrikuntzak trukatzea nahi ditu Fagor Ederlanek. Baita osagaien garapena lortzea ere.

Aisin Takaokako partaidetza handiena Toyotak dauka (%66). Gainera, liderra da automobilgintzako osagaien sektorean. 2004an 835 milioi euro fakturatu zituen. Besteak beste, Japonia, Txina, Indonesia, Tailandia eta AEBetan ditu produkzio plantak.

Fagor Ederlan taldeak, itun honi esker 550 milioi euro baino gehiago eskuratzea du helburu. Horietako %74 nazioarteko salmentetan. Gaur egun, 13 produkzio planta ditu Eskoriatza eta Arrasateko instalazioetan. Gainera,hitzarmen honekin 2005-2008ko Plan Estrategikoa lortzea ere badute helburu.

Informazio gehiago MCCko webgunean kaleratu duten albistean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak