Xabierko San Frantzisko eguna ospatuko du Arizmendi ikastolak

Maider Arregi 2005ko aza. 29a, 16:24
Arizmendi ikastolak zenbait urte daramatza Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen. Aurten, Xabierko San Frantzisko eguna zapatua, abenduak 3, da. Hala ere, ikasle eta irakasleek astelehenean, abenduaren 5ean, ospatu dute.

Ikastolaren helburuetako bat euskararen sustapena izan da bere sorreratik. Arizmendi Ikastolak helburu hau bete nahian, "Euskaraz bizi!" izeneko proiektua darabil. Proiektu honen bitartez, normalkuntza sakontzea du helburu, etxetik hasi, kalean jarraituz eta ikastolaraino.

Pregoia

Aurtengo pregoiak euskararen nazioartekotasuna du hizpide. Hala nola, "munduko txoko guztietan" entzun daitekeelako mezua irakurri daiteke pregoian. Horretaz gain, nola ez, euskara une oro eta zeinahi gauzetarako erabiltzeko gonbita egiten du. Abenduaren 5ean gune guztietan irakurriko da pregoia.

Ekintza ugari

Jai giroan ospatuko dute eguna. Gaztetxoenei argitxo joango zaie ikastolara bisitan eta berarekin jolastu eta abesteko aukera izango dute. Gazteek berriz, jaialdiak eta euskal kulturarekin lotutako ekintza desberdinak egingo dituzte guneka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak