Goienak Bai Euskarari ziurtagiria jaso du Kontseiluaren eskutik

Goiena 2005ko aza. 24a, 17:16
Kontseiluak euskararekiko konpromisoa ziurtatzeko Bai Euskarari agiria eman dio Goienari. Azterketa egin ostean, bost atalak egoki betetzen dituztela egiaztatu du

Bai euskarari ziurtagiriaren bidez, enpresek, saltokiek eta erakundeek euskararekiko duten konpromisoa ziurtatzen du Kontseiluak. Goienak maila gorenean eskuratu du ziurtagiri hau. Kontseiluak bost ataletan aztertzen du erakundearen gaitasuna: kideen hizkuntza gaitasuna, irudi korporatiboa eta hizkuntza, kanpo harremanak, barne harremanak eta programa informatikoak.

Hauek guztiak aztertu ondoren Kontseiluak, Guk zerbitzua eta lana euskaraz ziurtagiria eman dio Goienari.

Konpromisoa

Kontseiluaren helburua da ahalik eta enpresa gehien euskararen aldeko konpromisoetara erakartzea Bai Euskarari ziurtagiria eskuratuz. "Ziurtagiri honen bitartez enpresek neurri zehatzak hartu eta euskararekiko konpromisoa adierazten diote gizarte osoari. Lan munduan euskararen normalizazioan aurrera egiteko, gure enpresaren parte hartzea beharrezkoa da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak