Kalitatezko Q bana eman diote CIM akademiari eta Debagoieneko Ospitaleari

Maider Arregi 2005ko aza. 23a, 19:27
Gaur, azaroak 23, eman diote zilarrezko Q-a Debagoieneko Ospitaleari. Saria, kudeaketa onari esker lortu du ospitaleak. Bestalde, CIM hizkuntza akademiari ere eman diote Q-a. Kasu honetan urrezkoa.

Debagoienako Ospitalea

Debagoienako Ospitalea

Debagoienako Ospitaleak proba ugari igaro behar izan zituen. Izan ere, azaroaren 16, 17 eta 18an kalitatea neurtzeko azterketak egin zizkieten. Gabriel Inclan Osasun Sailburuak sari bana eman zien ospitaleko zuzendariari eta 40 bat langileri, lantalde osoaren izenean. Izan ere, errekonozimendua ospitaleko 300 langileendako da eta datozen egunotan banan-banan jasoko dute ikurra beste guztiek.

CIM hizkuntzen akademia

Hizkuntzen akademien artean lehena da Europan urrezko Q-a lortzen. Etengabe garatzen doan akademia da. Orain, Bilbon beste zentro bat zabaldu dute, Mondragon Lingua izenekoa. Urriaren 25ean inauguratu zuten Bilboko alkateak, Iñaki Azkunak, eta MCC-ko presidenteak, Jesus Cataniak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak