Sarituek Gipuzkoako espediente akademiko onenak dituzte. Ohorezko matrikula eta bikain gehien ateratakoak dira. Atzo, egindako ahaleginak saria jaso zuen. Aurten, 27 emakumek eta 13 gizonezkok jaso dute saria. Bakoitzak diploma bat eskuratu du. Baita dirua ere: 1.350 euro lizentziatu eta ingeniariek. 1.050 euro, berriz, diplomadunek.
Bost debagoienadar sarituen artean
- Ane M. Aizpeurrutia. Hizkuntza psikopedagogian lizentziatua, Oñati. (M.U.)
- Maider Arrizabalaga. Haur hezkuntzako irakaslea, Bergara. (M.U.)
- Nerea Uriarte. Telekomunikazio ingeniaria, Arrasate. (M.U.)
- Ana Hernandez. Kimikan lizentziatua Oñati. (E.H.U.)
- Olaia Jimenez. Pedagogian lizentziatua, Elgeta. (E.H.U.)