Blog berria: Atauri argazki bloga

Usoa Agirre 2005eko azaroaren 23a

Jose Felix Diaz de Tuestak urteak daramatza argazkigintzan. Bere zaletasun handienetakoa da argazkiak egitea eta orain denen bistan jarriko ditu argazki horiek Atauri izeneko blogean.

Argazkiak Flickr eta Shutterbook webguneetan jartzen ditu lehenengo, han albumak sortu eta horien berri emango du Goiena.net-eko blogean.

Flickr eta Shutterbook argazkiak on-line jartzeko zerbitzuak dira.

Albumak

Blogeko sarreretan argazkiak jarriko ditu Jose Felixek, baita argazki bakoitzaren albumerako lotura ere. Horrez gain, Argazki albumak izeneko atalean orain arteko albumetarako loturak aurkituko dituzu.

Zuk ere eskatu bloga

Era guztietako blogak sortzen ari gara Goiena.net-en. Oraingoa argazki blog pertsonala da. Zuk ere bloga egin nahi baduzu eskatu iezaguzu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak