'Zereko zera' Goiena.net-eko blog berria on-line

Maider Arregi 2005eko azaroaren 24a

Zihara Enbeitak badauka bloga: zereko zera. Ziharak bere zaletasunen gainean idatziko du blogean. Honekin, dagoeneko 34 blog pertsonal daude Goiena.net-eko blog komunitatean. Ongi etorri Zihara!

Bertsozalea, mendizalea, bidaia zalea, liburuzalea, zinemazalea, argazki zalea... Zaletasun asko ditu Ziharak. Blogean zaletasun guzti horien gainean idatziko du. Hitz egitea gustatzen zaio eta horregatik bloga egitea erabaki du.

Goiena.net-eko blog komunitatea

Goiena.net-eko komunitatean geroz eta handiagoa da. Honekin, 34 blog pertsonal daude. Beste asko on-line jartzeko bidean daude, gainera.

Zuk ere blog pertsonala nahi duzula?Oso erraza da. Idatzi webmaster@goiena.com helbidera eta egin zure eskaria. Ez dizugu ezer kobratuko. Animo!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak