Mondragon unibertsitateak aldizkari bat sortu du: 'MUniversitas'

Usoa Agirre 2005ko aza. 18a, 18:52
Urtean hiru ale kaleratuko ditu, 24 orrialderekin erabat kolorez, eta hiru hizkuntzatan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Tirada 7.000 alekoa izan du aldizkari berriak. Lehen zenbakiak gai nagusi bat du, Mendeberri hezkuntza proiektua.

Aldizkaria doan banatuko zaie Mondragon unibertsitateko ikasleei, publizitatea jarri duten enpresei eta erakundeei. Bestalde, irakasle eta unibertsitateko beste langileek unibertsitatean bertan izango dute aukera aldizkaria eskuratzeko.

Edukia

Lehen zenbakiak dakarrena Joxe Aranzabalek laburtu du Gizakom blogean: *Lehen zenbakiak gai nagusi bat du, Mendeberri hezkuntza proiektua. Elkarrizketa, berriz, Lander Belokiri eskaini zaio, Enpresa Zientzien Fakultateko dekano berriari. Horiez gain, aldizkariak denetik eskaintzen du: berriak, iritzi artikuluak, zerbitzuak, agenda akademikoa… Lehen zenbakiaren azalak ilustrazio bat dakar, Lorena Martinez artistak egina, Mendeberri proiektua irudikatzeko*.

Artemanen diseinua

Arteman publizitate agentziak egin ditu aldizkariaren diseinua, errealizazioa eta publizitate kudeaketa osoa. Goio Arana Artemaneko diseinugileak ere aipatu du aldizkari berria Superbai blogean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak