Goienkari berria diseinatzeko emango dituzten urratsak konpartitu nahi dute. Hain justu ere, horretarako sortu dute bloga. Bertan, helburua zein den, Goienkaria zergatik berritu nahi den, zelakoa egin nahi duten... denetarik izango duzue.
Denon iritziak eta ekarpenak jaso nahi dute. Prozesuaren berri ere eman nahi da blogaren bidez. Beraz, animo eta hartu ezazu parte proiektu berri honetan.
Informazio gehiago
Goienkariko blogaz gain, Imanol Soriano, Asteleheneko Goienkariko maketatzaileak eta Goio Arana diseinugileak aldaketen berri ematen dute beren blogetan.