Ikasle Abertzaleak taldeak ikusten du Bologna prozesua multinazionalek bultzatu dutela eta ondorio larriak ekarriko dizkiola egungo hezkuntzari. Adibidez, hezkuntza eskubidea izatetik zerbitzu izatera pasako dela uste du IAk.
Bolgona prozesuak izango dituen beste ondorio batzuk dira Ikasle Abertzaleak taldearen iritziz: egungo unibertsitateko ikasketa batzuk desagertu egingo dira (Humanitate zientziak, adibidez, desagertu ei da); euskara ere ez da haintzat hartuko; ikasketak teknikoagoak, espezifikoagoak izango dira, garestiak izango dira eta ezingo ditu edonork ikasi; titulazioak degradatu egingo dituzte.
Bologna prozesua Europa guztian jartzeko proiektua da eta 2010 urtea jarri dute epe moduan.
MU eta Bologna prozesua
Ikasle Abertzaleak taldearen iritziz, Mondragon Unibertsitatean Bologna prozesuaren inplantazioa beste inon baino aurreratuagoa dago. Mendeberri proiektua ei da horren adibidea. Berez, aspektu berritzaileak dituen arren, Ikasle Abertzaleak taldearen iritziz, Mendeberri proiektua logika enpresarial batez diseinatuta dago eta hezkunta erreforma bat ezin daiteke klabe horietan kokatu. Talde honen iritziz, Mendeberri ez da jaio pertsona integralak, kritikoak sortzeko, profesional konpetenteak sortzeko baizik, Bologna prozesuak planteatzen duen bezela: MCCko enpresak lideratzeko eta merkatu kapitalistan MCCren orain arteko posizioak bermatzeko.
Geldialdi eta greba deialdiak
Bologna hezkuntza prozesuari ezetz esateko, geldialdi, greba eta manifestatzio deialdia egin du Ikasle Abertzaleak taldeak azaroak 17rako, eguena:
- Ikastetxe ertainetan: bi orduko geldialdia
- Unibertsitateetan: greba orokorra
- Manifestazioa 12:30ean Arrasateko Seber Altube plazatik abiatuta.