Bertsolari txapelketako finaleko sarrerak salgai daude ibarrean

Maider Arregi 2005eko azaroaren 14a

Arrasate, Aretxabaleta, Bergara eta Oñatiko euskara elkarteen egoitzetan daude salgai sarrerak. Baita Bergarako Bilintx liburu-dendan ere.

Prezioa 25 euro da. Euskara elkarteetan, gainera, finalera joateko autobuseko txartelak eta egun horretan Bertsozale Elkarteak antolatu duen bazkariko txartelak ere salgai daude. Finala Bilbon jokatuko dute, BECeko Bizkaia Arenan abenduaren 18an, domekan.

Amets Arzallus nagusi Markinan

Markinako frontoia gainezka zegoen. Aitor Sarriegi, Arkaitz Estiballes, Jon Maia, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Xabi Paia aritu ziren nor baino nor. Saioan Amets Arzallus gailendu zen eta alde handia atera zion bigarren gelditu zen Igor Elortzari.

Mendiluze gailendu zen Gasteizen

Gehienek espero zuten bezala, Mendiluzek irabazi zuen Gasteizeko saioa. Ondoren, Colina, Arkaitz Goikoetxea, Ekaitz Goikoetxea, Mantxi eta Etxahun Lekue geratu ziren.

Bertsolari txapelketa nagusiko sailkapen orokorra

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak