Amodiozko Gutunen Berrigara Lehiaketa

Maider Arregi 2005ko aza. 14a, 10:23
Hamalaugarren aldiz deitu du Jardun elkarteak sariketa hau. Urtarrilaren 5era arte dago zabalik gutunak bidaltzeko epea.

Gainera, laugarren urtez, SMS bidezko amodiozko mezuen lehiaketa ere antolatu dute. Horretarako epea ordea, urtarrilaren 1etik 15era bitartean zabalduko dute. Hala, orain arte 1915 gutun jaso dira, horietatik 72 iaz.

Sariak

Aurten 940 euro daude lau sarietan banatzeko:

  • 450 euro irabazlearendako
  • 240 euro bigarren onenarendako
  • 150 euro begarar onenarendako
  • 100 euro 26 urtetik beherako onenari emateko

Oinarriak

1- Lehiaketa honetan 1991n edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.

2- Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.

3- Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan eta posta elektronikoz bidali ahal izango dira.

4- Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lema bat bakarrik. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea eta lanaren lema) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal horren azalean lanean jarri den lema bera jarriko da. Posta elektronikoz bidalitako gutunen kasuan, gutuna fitxategi batean bidaliko da, "gutuna" izenarekin eta egilearen datuak, "egilea" izena duen beste fitxategi batean.

5- Lanak (originala eta hiru kopia) eta egilearen datuak dituen kartazala, handiagoa izango den beste batetara sartuta, honako helbide honetara bidali beharko dira:

Amodiozko Gutunen XIV. Berrigara Lehiaketa
Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara

Posta elektronikoa: kulturajardun@topagunea.com

web orrialdea: www.jardun.net

6- Sari ematea otsailaren 14an, San Balentin egunean egingo da, kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan.

7- Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.

8- Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Irakurle gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako Ertainetako ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.

SMS bidezko IV. Maitasun mezuen lehiaketako oinarriak

1- Pertsona bakoitzak ezingo du mezu bat baino gehiago bidali.

2- Mezuaren ostean telefono mugikorraren zenbakia eta adina jarri beharko da.

3- Mezuak jatorrizkoak eta euskaraz izan beharko dute. Mezuak 605712469 telefonora edo kulturajardun@topagunea.com

4- posta elektronikora bidali beharko dira.

5- Irakurle Gazteek emango duten saria izango da: 90 euro.

Mezu guztiak Jardun Elkartearen esku geldituko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak