Baster-alde.com, Goiena.net-eko blog berria

Maider Arregi 2005eko azaroaren 7a

Aretxabaletako Baster Alde jatetxeak bloga egin du Goiena.net-en. Besteak beste, ezkontza nahiz ospakizunetako menuak ikusteko aukera dago blogean.

Aitor Telleria eta Sonia Berezibar senar emazteak dira Baster Alde jatetxearen arduradunak. Familiaren baserria berritu eta 1994. urteko abuztuan zabaldu zuten jatetxea.

Ostalaritzaren alorrean esperientzia daukate biek. Zerbitzu profesionala eta produktuen kalitatea dute helburu. Negozio otorduak, ezkontza eta ospakizunak eskaintzen dituzte. Baita catering zerbitzua ere. Ardo karta ederra ere badute. Guztia www.baster-alde.com helbidean izango duzu.

Blog Komertzialak

Blog komertziala, Interneten publizitatea egiteko bide erraz eta eraginkorra da.

Goiena.net-eko blog komertzialen kopurua haziz doa. Dagoeneko 20 komertziok badute berea. Gainera, beste blog asko laster izango dira on-line. Animo! Bidali mezu bat webmaster@goiena.com helbidera eta zure neurriko blog komertziala egingo dizugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak