RIP albiste da gaur medioetan

Usoa Agirre 2005ko aza. 4a, 11:09
Eguenean aurkeztu zuten RIP taldearen gaineko DVDa Bilbon. Gaur albiste dugu medio ezberdinetan. Aurkezpenaren berri jasotzen dute prentsan, eta irrati ezberdinetan RIPen garai bateko abestiak entzun ahal izan dira. "Euskal punkaren ordezkari gailenetakoa izaniko taldearen inguruko erreportajea kaleratu dute", horrela laburtu dute albistea 'Berria'-n.

Prentsa idatzia

Prentsa idatzia

Jul eta Txerra Bolinaga RIPeko kideek, Iker Barandiaren eta Iban Toledo DVDaren egileek eta Jose Felix Azkarate Gaztelupeko Hotsak-eko arduradunak aurkezpenean esandakoak laburtu dituzte prentsan.

Goienkaria "Talde Xume bati errekonozimendua"

RIP taldeko kideek ez dute inoiz osperik gura izan, baina euren kantuek gaurkotasun handia dute eta taldea belaunaldi baten eta gerokoen erreferente bilakatu da. Lan horrekinn merezitako omenaldia egin diete. Iritziak ere agertzen dira: Mallabi, Mak, Jabi Saies, Mamen, Josu Zabala...

Berria Hogeita bost urte geroago, RIP

Goiena telebistarako RIPi buruzko dokumentala egitea erabaki zuten Barandiaranek eta Toledok, baina elkarrizketak egiten eta materiala biltzen hasi orduko konturatu ziren bazegoela gauza zabalagoa egiteko aukera. Jul eta Txerra Bolinagari ideia arras ona iruditu zitzaien, are hobea RIPen sorreratik 25 urte igaro ondoren. "Karlosek maiz esaten zuen halako zer edo zer egin behar genuela", esan du Txerrak.

Gara RIP taldeari omenaldia egin diote DVD batekin

Gaztelupeko Hotsak zigiluak eta Goiena KEk elkarlanean egindako DVD-CDa "dokumentu historikotzat" jo zuen Xarra Azkaratek, zigiluaren arduradunak. Izan ere, talde asko sortu ziren 80ko hamarkadan punk mugimenduaren inguruan, baina gutxik izan dute RIPek izan zuen oihartzuna, bai bere garaian bai eta denbora aurrera joan ahala. Azkaratek aipatu zuenez, batez ere gazteentzako dokumentua da, baina baita garaia bizi zutenentzat ere.

El Diario Vasco RIP o la historia del punk

Musika baino zerbait gehiago izan zen; bizitzeko modu bat, baita, denborarekin, hiltzekoa ere. 80 urteetan jaiotako musika esentziak berreskuratuz, euskal punkaren mugimenduan izan zen talde garrantzitsuenetarikoaren historiaren testigantza iritsi zaigu: RIP taldearena.

Musikaren gaineko webguneak

Grupos y conciertos RIP : Historia viva de 25 años de punk.

Fanzine digital RIP, un capítulo más del punk

Elkarrizketa Arrasate Irratian

Goizeko 11:10ean DVDaren gaineko elkarrizketa egingo dute Arrasate Irratian. RIPeko taldekide izan ziren Jul eta Txerra Bolinaga eta DVDaren egileetako bat izan den Iker Barandiaran izango dira irratian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak