Miren Arregi, Urtzi Armendariz eta Regina Vargas Gomendatzen dizut sarien irabazle

Usoa Agirre 2005eko azaroaren 2a

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoko saria irabazi dute Miren Arregi eta Urtzi Armendarizek; Regina Vargasek, aldiz, Bergarako saria irabazi du. Jaso duten saria: asteburu bateko egonaldia Euskal Herriko nekazaletxe batean.

Senegal eta Plasencia

Senegal eta Plasencia

Senegalgo Bambylor herriaren gomendioa egin zuten Miren eta Urtzik. Eman zituzten arrazoiak, besteak beste, "jendea izugarri atsegina da bertan. Beraien etxeetara gonbidatzen zaituzte jatera, umeek zurekin jolastu nahi izaten dute, ... guztia irribarre handi batez lagunduta." Hemen gomendioa.

Regina Vargasek Cacereseko Plasencia herria gomendatu zuen. Eman zituen arrazoiak dira, besteak beste "hiriak dauzkan alde zahar txiki eta polita eta oso egoera onean mantentzen den ubidea". Hemen duzue Reginaren gomendioa.

Gomendio ugari

Andoain, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Bergara eta Elgoibarko Gazte Informazio Bulegoek antolatu dute sariketa eta gomendio ugari jaso dituzte. Gomendio guztiak ikusteko aukera duzue www.aizue.com webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak