Blog berria: Saray bergararra Gran Hermanon

Goiena 2005eko urriaren 21a

Debagoiendar bat Tele5eko Gran Hermano saioan dago: Saray Leal 25 urteko bergararra. Atzo, eguena, sartu zen Guadalix de la Sierrako etxera 12 lehiakiderekin batera. Goiena.net-en bloga egin dugu bere ibilbidea jarraitzeko. Asteleheneko Goienkariak ere erreportaje bat egingo du honen gainean.

Saray Lealek 25 urte ditu eta amama eta izebarekin bizi da Bergaran. Jendearekin hitz egitea eta erlazionatzea gustatzen zaio. Administrazioa eta finantzak ikasten dihardu eta Bergarako bidaia agentzia batean egiten ditu praktikak. Asteburuetan, berriz, Ziripot tabernako zerbitzaria da.

Senitartekoek horrela deskribatzen dute Saray: erraietako sentimenduak ditu, atsegina eta oso alaia dela diote. Ez dauka mutil lagunik eta Gran Hermanon bere bikotekidea aurkitzea ez du baztertzen.

Sarayri buruzko datu guztiak Goiena.net-eko Gran Hermano 7 blogean aurkituko dituzu.

Animo! idatzi nahi duzun guztia blogean, beti ere errespetuz. Norberak bere usteak, iritziak, daukan informazioa... nahi duena. Guztion artean iritzia eta informazioa elkartrukatuko ditugu eta bloga osatuz joango gara. Animo!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak