Etxebestetarrak
Filmean Patricio Etxebesteren eta haren familiaren istorioa kontatzen dute; Patricio gizon oso garrantzitsua da herrian, txapelak egiten dituen lantegi baten jabea, eta datozen hauteskundeetan, gainera, Alkatetzarako hautagai izango da. Inork ez daki, ordea, haren enpresak porrot egin duela eta oporretan joateko dirurik gabe geratu direla aurten. Itxurak egin nahian, oporretara joan direla esango dute; etxean geratuko dira, ordea, etxebestetarrak.