Bi hilabeteko zigorra Demo eta Zuzen taldeetako zazpi kideri

U.A. 2005eko urriaren 19a

Zuzen Ekintza Tadeko eta Demoetako zazpi kide zigortu dituzte 2004ko abenduan Poissyko espetxeko hormara igo eta euskal preso politikoen Euskal Herriratzea eskatzeagatik. Ez dituzte preso sartuko. Versaillesko Auzitegiak baldintzapeko bi hilabeteko presondegira kondenatu zituen atzo.

Gainerakoak aske

Gainerakoak aske

2003ko abenduan gertatutako ekintza haren inguruan epaitu zituzten gainerako zortzi lagunak kargurik gabe aske utzi dituzte.

Fiskaltzak hamabost lagunen kontra hiru hilabeteko baldintzapeko askatasuna eskatu zuen, joan den irailaren 27an egindako epaiketan. Jean-Francois Blanco defentsako abokatuak horma gainera igo ziren zazpi lagunen kontrako zigor arinagoa eskatu zuen, eta gainerako zortziak aske utzi zitzaten, ezin zelako frogatu ekintza hartan parte hartu zutela edo nola lagundu zuten.

Informazio gehiago Berria -n

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak