Igor Gordobilen mutilek izan zituzten banakoa egiteko aukerak, baina ez zuten ate aurrean asmatu. Saria gorde guran, lehenengo zatian indartsuago izan zen Aloñak atzera egin zuen, Arrasatekoek eraso egitea besterik ez zuten-eta. Zelairatu berri zen Aritzek zutoinera bidali zuen baloia, eta horrekin batera beste bi gol aukera garbi eta hainbat falta jaurtiketa izan zituzten aldeko. Gola egiten asmatu zuena, baina, Aloña izan zen.
Asteburuko hitzorduak
Aretxabaletak Real Unionen bisita izango du domekan Ibarran (16:30). Mondrak, berriz, Orio hartuko du Atxabalpen zapatu arratsaldean (16:30). Eta Aloñak Donostiaraino joan beharko du zapatuan ere Berioren kontra lehiatzera (17:30).