Domekan, Nafarroa Oinezera

Ziordia eta Olaztin izango da aurten Nafarroako ikastolen aldeko jaia, urriaren 16an. Debagunek eta ibarreko euskara elkarteek bertara joateko autobusak antolatu dituzte. Baina, autobusez edo autoz ez ezik, trenez ere joan ahal izango da.

Altsasuko Iñigo Aritza ikastolak antolatu du aurtengo Nafarroa Oinez jaia. Altsasu, Ziordia, Olazti eta Urdiaingo ikasleak biltzen ditu ikastolak.

Autobusak

Debagunek eta Axtroki, Loramendi, AED, Laixan eta Jardun euskara elkarteek antolatu dituzte Oinezerako autobusak.

Ordutegi eta geralekuak:

  • Oñatin: 08:45ean, korreos parean.
  • Arrasaten: 08:30ean, Garibain.
  • Aretxabaletan: 08:40ean, erdiko geltokian.
  • Eskoriatzan: 08:45ean, erdiko geltokian.
  • Bergaran: 08:30ean, Ibargaraiko autobus geltokian.

Trenez

Renfek tren zerbitzu berezia jarri du egun horretarako. Irundik, Gasteiztik eta Iruñatik irtengo dira trenak.

  • Irundik: 9:00 eta 9:45 (Tolosa, Ordizia, Beasain, Zumarraga eta Legazpin geldituko da).
  • Iruñatik: 9:00, 10:30 eta 11:30.
  • Gasteiztik: 9:28 (Dulantzi, Agurain eta Araian geldituko da).

Ibilbidea eta egitaraua

Ibilbideak ez du gorabehera handirik eta bideko sei guneetan zer ikusi, zer jan eta zer edan izango da.

Ibilbidearen, egitarauaren eta bertara heltzeko moduen informazio osoa duzue helbide honetan.

Abestia eta leloa

Oinknez! da aurtengo Nafarroa Oinezen leloa. Harrigarria, alaia, barrea eragiten duena eta festa girokoa. Halaxe deskribatu dute leloa antolatzaileek.

Abestia kantatu eta bideoa ikus dezakezu Nafarroa Oinezen webgunean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.