Andoni Altuberen ehiztari ehizatua, argazkiak, irabazi du Goienako Argazki Lehiaketa

Epaimahaiaren arabera, argazki sinpatikoa da, freskoa. Umearen izaera maitagarri eta adiskidetsua adierazten du. Egileak unea harrapatu du, eta era espontaneoan izan ez bada ere 32 urteko arrasatear honek jakin izan du argazki hori ateratzen eta elementu eta modelo egokiak topatzen. Afrikan egin zuen argazkia, Beningo Ouidah herrixkan.

Guztira 112 lehiakide

Guztira 112 lehiakide

Lehiaketan 112 lagunek hartu dute parte. Guztira, baina, 350 bat argazki jaso ditugu, lehiakide bakoitzak nahi beste aurkezteko aukera izan duelako. Ekainaren 27an ekin genion jasotako argazkiak argitaratzeari eta urriaren 3ra bitartean, 119 argitaratu ditugu aldizkarian. Horrekin batera, Goiena-net-ek horretarako propio sortutako foto-blogean ere argitaratzen joan dira astero-astero lehiaketako argazkiak.

Goiena pozik

Lehenengo aldia izan da udako argazki lehiaketa antolatu dena eta oso arrakastatsua izan da. Alde horretatik, oso pozik dago Goiena, parte-hartzea handia izan delako.

Epaimahaia

Goienako eta Bergarako Kiñu argazki dendako kideek osatu dute epaimahaia eta ez da erraza izan hiru saridunak aukeratzea. Sarituek asteon jasoko dute saria. Era berean, asteon zozkatuko da sari berezia lehiakide guztien artean. Egubakoitzeko Goienkarian izango duzue horren guztiaren berri.

Argazki lehiaketako irabazleak

1. saria: Arrasateko Andoni Altube. Olympus E-300 reflex argazki kamera digitala. Bergarako Kiñu argazki dendaren eskutik.

2. saria: Oñatiko Miguel Angel Etxeberria. Bi gaueko/hiru eguneko egonaldia Kantabrian edo Asturiasen Eroski Bidaiak agentziaren eskutik.

3. saria: Zuhaitz Larrañaga. Bi pertsonarendako afari/bazkaria Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.