ÑH02 diseinu lehiaketan, ‘Goienkaria’ finalista

I.A. 2005ko urr. 7a, 22:23
Ordu gutxi dela emanda jakitera ÑH02 egunakarien diseinu eta on-line argitalpenen lehiaketaren irabazleen izenak. Goienkaria finalista geratu da. Albistea Superbai blogean irakurri dugu.

Lehiaketa hau, SND-E (Society for News Design) elkarteak antolatzen du eta aurtengoa bigarren edizioa izan da.

Atal nagusian, 20.000 aleko tirada baino txikiagoko kategorian, hain zuzen, Goienkaria finalista geratu da, gainera, bestelako atalen artean zilarrezko domina bat eta bi aipamen jaso ditu astekari euskaldunak.

Hauxek izan dira prentsa idatzian irabazle nagusiak:

50.000 aleko baino tirada handiagoa

  • Irabazlea: Diário de Noticias (Lisboa).
  • Finalistak: El Periódico (Bartzelona) eta El Correo (Bilbo).

20.000 eta 50.000 ale arteko tirada

  • Irabazlea: Sur (Malaga)

20.000 ale baino tirada txikiagoa

  • Irabazlea: O Independente (Lisboa)
  • Finalista: Goienkaria (Debagoiena)

Sareko mendioen artean, berriz, www.elpais.es-ek irabazi du sari nagusia eta bestelako aipamen mordoa. Internetekonen artean ez da ageri euskarazko webgunerik ezta Euskal Herrian egindakorik. Gogoratu, iaz, Goiena.net-ek aipamena jaso zuela lehiaketa honetan.

Ez da oraingoa izan lehen aldia nazioarteko aipamena eta sariak jasotzen dituela Goienkariak. Oraingoak, gainera, oso momentu berezian datozte, laster hasiko dira-eta Arteman eta Goienaren arteko lanak astekaria goitik behera birdiseinatzeko.

ÑH02 lehiaketaren sari banaketarekin batera kongresua egingo da Lisboan, azaroaren 16tik 18ra. Lehiaketaren edo kongresuaren gaineko informazio gehiago hemen aurkituko duzue.

Iruditan, Iñaki Iturbe diseinugile bergararrak Goienka2a kultura atalerako egindako saritutako bi lan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak