UNED-Bergara 2005/06 ikasturterako matrikulazio epea zabalik dago

Maider Arregi 2005ko urr. 4a, 18:30
Ikasle berrientzat, oraindik matrikulazio epea zabalik dago UNED-Bergara 2005/06 ikasturterako. Interesa dutenek ahalik eta azkarren eman beharko dute izena.

Informazioa eta aurre matrikula

Informazioa eta aurre matrikula

Informazio gehiago edota matrikula egin nahi duenak UNED-Bergara Ikastetxera jo dezake. Helbidea: San Martin Agirre Plaza 4, Bergara.

Telefonoa: 943 769 033

Webgunea: www.uned.es/ca-bergara

Beste ikasketa batetik edo beste Unibertsitate batetik datorren ikasleak, onarpen eskaera egin beharko du.

Matrikulazio epean, Ikastetxean, eskaintzaren informazio zehatza jaso dezake UNED-Bergaran ikasten interesa duen edonork.

Aurtengo titulazioak

Hauek dira UNED-Bergarak aurten emango dituen unibertsitate titulazioak:

Zuzenbidea, Historia, Hispaniar Filologia, Ingeles Filologia, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Ekonomia, Zientzia Fisikoak, Zientzia Matematikoak, Zientzia Kimikoak, Turismo, Politika-Zientziak, Soziologia, Psikologia, Pedagogia, Psikopedagogia, Gizarte Hezkuntza, Gizarte eta Kultur Antropologia, Filosofia, Gizarte Lana, Sistemen Injinerutza Tekniko Informatikoa, Gestio Informatikoan Injinerutza Teknikoa, Injinerutza Informatikoa, Mekanikan Injinerutza Tekniko Industriala, Elektronika Industrialean Injinerutza Teknikoa eta Injinerutza Industriala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak