Kilometroak 05en gaineko informazio osoa Goienako medioetan

Usoa Agirre 2005ko ira. 30a, 15:45
Domekan ospatuko da Aretxabaletan 2005eko Kilometroak jaia. Euskararen eta ikastolen alde ekitaldi mordoska antolatu dute eta jendetza inguratuko da Leintzera. Antolatzaileek autobusez gerturatzea gomendatzen dute. Goiena.net-en atal berezi bat prestatu dugu eta bertan aurkituko duzu Kilometroak jaira joateko informazio erabilgarria. 'Goienkaria'-k ere gehigarri berezia egin du Kilometroak 05en gainean eta domekan banatuko dute Aretxabaletan. GOITBn, aldiz, jaiaren gaineko saio berezia izango da domeka gauean.

'Goienkaria'-ren gehigarri berezia

'Goienkaria'-ren gehigarri berezia

  • Kilometroak egunean Goienkaria berezia argitaratuko dute.

  • 33.000 ale izango dira eta zirkuituan barrena banatuko dira, doan, Kilometroetara datozenen artean.
  • GOIENAk eta Kilometroak 05-eko antolatzaileen arteko hitzarmenaren fruituetako bat da zenbaki berezi hau.
  • 48 orrialde ditu eta guztiak dira koloretan.
  • Kilometroak 05 jaiaren gaineko, jai honen antolatzaile Arizmendi Ikastolaren gaineko eta Leintz bailararen gaineko informazioa dakar zenbaki berezi honek.
  • Besteak beste, gai hauen gaineko informazioa aurkituko duzue domekako zenbaki horretan: Txaro Iraeta Arizmendi Ikastolako zuzendariari elkarrizketa; Andoni Muxika Kilometroak 05-eko antolaketa taldeko koordinatzailearen iritzia; Hasierako hiru irakasleri elkarrizketa; Arizmendi Ikastolako langile, irakasle eta abarren iritziak; Arizmendi Ikastolako ikasle izan ziren famosoen iritziak; Kilometroetako zirkuitua, guneak eta egitaraua; Leintz eskualdearen natura altxorrak; Kilometroak jai guztien logotipo guztiak...

Gaur, barikua, gehigarri berezia 'Goienkaria'-n

  • Bestalde, gaur, barikua, ohiko Goienkaria-rekin batera 16 orriko gehigarria banatuko dute Kilometroak 05 jaiaren gainean. Gutxi gora behera, domekan banatuko duten zenbaki berezi horretan jasotzen diren gaiak jasotzen ditu honek ere, baina, gaurkoa debagoiendarrei zuzendua dagoen moduan, domekakoa Euskal Herri osotik geurera etorriko direnendako egina da.

'Asteleheneko Goienkaria'-n luze eta zabal

  • Asteleheneko Goienkaria-n sei orrialde eskainiko dizkiote Kilometroak 05 jaiari.

  • Eguneko kronika, iritziak, argazkiak, datuak… jasoko dituzte, jaiaren gaineko gora beherak luze eta zabal kontatuz.

Goiena Telebistak saio berezia

  • GOITBko kameralari eta kazetariak jo eta ke ariko dira domekan.

  • Saio berezia eskainiko du domekan bertan GOITBk 22:30ean hasita. Ordubete baino gehiagoko saioa izango da eta eguneko irudiak, iritziak, elkarrizketak, balorazioak e.a. ikusteko aukera izango dugu.
  • Astelehenean, bestalde, ordu erdiko saio bereziak eskainiko dituzte 12:45ean, 17:00etan eta 17:45ean, eta domekako saio osoa berriz ere errepikatuko dute 21:15ean.

Goiena.net

  • Astelehenean, lehenengo orduan, berriz, egunak emandakoaren gaineko argazki galeria bat osatuko dute, argazki piloarekin eta informazio zehatzarekin lagunduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak