Sustatu sartu da 39 postuan zerrenda horretan, hemen duzue osorik. Alianzotik adierazi dutenez, katalanezko bat, Puntbarra, 50.etik gertu geratu da, baina ez talde horretan. Eta beste guztiak, gainera, gaztelaniazkoak dira, Barrapunto buru dela.
Nola neurtzen dira horrelakoak
Metodologia jakin bat aplikatu dute, eta emaitza horixe da. Horrek zer esan nahi du? ez dagoela Sustatu baino eraginkorragorik euskaraz? Auskalo! emaitzok hartu behar dira datozenetan.
Sustatuk bloglines harpidetza dezente ditu. Espainian ere ez dira asko Sustatu baino gehiago dituztenak. Bada zerbait.
Goiena.net-etik zorionak Sustatuzale guztioi!