Tenporek euri gutxi eta eguraldi sanoa iragarri dute

Maider Arregi 2005ko ira. 28a, 13:30
Urriaren 17a bitartean tenporek euri gutxi iragarri dute. Eguraldi sanoa eta aterkia apenas erabili beharko dugula diote. Dena dela, urriaren 17tik azaroaren 16ra bitartean tenperaturak jatsi egingo dira eta euri arriskua handitu egingo da.

Udazkenean sartu berri gara eta pasa den astean urte sasoi honetan ze giro izango dugun aurreikusten duten tenporak izan ziren. Horien arabera, eguraldi sanoarekin hasiko da udazkena eta euri gutxi izango da urriak 17a bitartean.

Baina, zer dira tenporak?, jendeak zergatik sinisten du tenporetan? Erantzun guzti hauek Karlos Santamaria, Igeldoko Obserbatorioan 40 urtez lanean daramatzan langileari eginiko elkarrizketan garbi definitzen dira.

Pello Zabalak ez du iragarpenik egingo

Pello Zabala frantziskotarrak ez du tenporen iragarpena egin. Dena den aurretik egindako aurreikuspenetan asmatu duela azpimarratu dute hedabide askok. Irakurri hemen Pellok egindako iragarpena.

Herri jakinduria eta meteorologia

Herri jakindurietan ere asko sinistu izan du jendeak ze eguraldi egingo ote duen antzemateko. Dena dela, tenporei kasu eginez gero, garbi dago azaroaren bigarren hamabostaldian hasiko dela eguraldia okertzen eta tenperaturak freskatzen. Tenporek asmatzen badute beraz, eguraldi aldakorra negua gerturatzean iritsiko da. Laburbilduz, azaro bukaera eta abendu hasierarako tenporek lainoak iragartzen dituzte goizetarako, eguzkia eguerdi alderako eta lainoak berriro arratsalde parterako.

Tenporak betez gero, aterkia gutxitan erabili beharko dugu, udazken goxoa datorkigu eta.

Helbide interesgarriak

Informazio gehiago webgune hauetan:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak