Hiru hileko baldintzapeko espetxe zigorra eskatu du prokuradoreak Demo eta Zuzeneko kideentzat

Maider Arregi 2005ko ira. 28a, 12:45
Atzo,irailak 27, epaitu zituzten Parisen, Versalleseko epaitegian, Demoen eta Zuzeneko kideak. Tartean, Gari Kortazar eskoriatzarra eta arrasatear bat. Epaiketak arratsaldeko 14:00etatik 16:30ak bitartean iraun zuen. 15 lagun epaitu dituzte espetxe bateko harresira igo izana leporatuta.

Oso epaiketa lasaia izan zela gaineratu du Gari Kortazarrek gaur, Arrasate Irratian egindako elkarrizketan.

Fiskalak hiru hilabetez baldintzapeko askatasuna eskatu du fidantzarik gabe. Hala ere, urriak 18an epailearen behin betiko erabakia entzungo dute eta ondoren sententziaren berri emango diete.

Zuzen eta Demo taldeak ordezkatzen dituen abokatua, Frantzian onartu berri duten legea eta nazioarteko legediaren arteko kontraesanean oinarritu da.

Elkartasun handia

Hedabide askok joan dira epaiketa kubritzera. Guztira, 42 lagun joan dira autobusez, epaituei elkartasuna ematera. Debagoiena, Donostia eta Baionatik joan dira hain zuzen ere eta trikitilari talde bat ere izan da.

Bestalde, mobilizazioak ere iragarri dituzte, epaitutakoei elkartasuna adierazteko. Zehazki, irailaren 30erako mobilizazioak iragarri dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak