2003ko abenduan igo ziren Demoak Poissy-ko espetxeko harresira, presoen eskubideak aldarrikatzeko, hildako senideak gogoratzeko eta dispertsioa salatzeko.
Ekintza horregatik espetxe zigorra eta isuna ere jar diezaieke Frantziako justiziak. Gehieneko zigorra 18 hilabeteko espetxe zigorra eta 15 mila euroko isuna izango da.
Mobilizazioak
Euskal Herritik 40 bat lagun joan dira Versalles aldera, atzo iluntzean abiatu ziren autobusez Frantzia aldera. Horien artean 12 lagun Debagoienetik joan dira, epaituko dituzten lagunei elkartasuna adieraztera.
Bestalde, mobilizazioak ere iragarri dituzte, epaitutakoei elkartasuna adierazteko. Hain zuzen ere, irailaren 30erako mobilizazioak iragarri dituzte.