'Ahozko Jarduna Hobetzeko Proposamenak' liburua aurkeztu du Badiharduguk

Liburuan jasotzen dira ahozko hizketan egiten diren akats ohikoenak eta hauek zuzendu ahal izateko ariketak proposatzen dira. Gaur, irailak 21, egin dute liburua aurkezteko prentsaurrekoa Arrasaten.

Liburuaren egileak egon dira aurkezpenean: Estepan Plazaola, Karmele Agirregabiria, Aretxabaletako Leintz Udal Euskaltegiko zuzendaria eta Karmen Bikuña, Eibarko Udal Euskaltegiko zuzendaria. Baita liburuaren koordinatzaile Iban Arantzabal ere.

Azalpenak eta ariketak euskara batuan daude liburuan, baina nork bere euskalkian ere eskura ditzake www.bahihardugu.com webgunean. Liburuaren prezioa 10 eurokoa da eta salgai dago jada. Euskal Herri osoko liburu dendetan eskura daiteke eta baita ahozkojarduna@badihardugu.com helbidean eskaria eginez ere. Durangoko Azokan ere izango da.

Material erabilgarria

Iaz hasi zen Badihardugu Elkartea liburua prestatzen eta dagoeneko kalean dago. Guraso, begirale, irakasle edo umeekin ibiltzen den edozeini zuzenduta dago liburua, batez ere, material erabilgarria eskaintzeko asmoz.

Ariketak Interneten

Liburuan datozen ariketak euskara batuan agertzen diren arren, ariketa hauek Interneten aurkitu ahal izango dira eskualdeko herri bakoitzeko hizkeran, Badiharduguren webgunean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.